Munduari zabalik dagoen hezkuntza batetik gure Hezkuntza Proiektuaren ildo pedagogikoa bultzatzen dugu: “Bizitzan eta bizitarako hezi”.
Hizkuntzen ikaskuntza hizkuntza gaitasunaren garapenetik irudikatzen dugu. Gaitasun horrek pentsaera egituratzen du eta bestelako ikaskuntzen giltza da. Gure ikasleak munduari zabaltzeko eta bizi dugun globalizazioari aurre egiteko behar dituzten abileziak garatzen ditugu
Eskolako helburu nagusienetariko bat pertsona eleanitzak heztea da, euskara eta gaztelania ezezik atzerritar hizkuntza batean behintzat ere gaitasuna dutenak. Gaur egun ikastetxeko errealitate linguistikoa honako hau da:
- D eredua: 2 urtetik DBHko 4 .mailara. De ereduaren ezarpena 2019-20 ikasturtean amaitu zen.
- Ingelesaren hastapena 3 urteko geletan: Jolly Phonics metodoa erabiliz
Lehen Hezkuntza:
- Arte hezkuntza arloa ingelesez burutzen da.
- 6. mailan, etapa bukaeran Oxford azterketa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
- Bio/Geo, Fisika-Kimika eta Geografia eta Historiako zenbait gai ingelesez ematen dira.
- 4. mailan, etapa bukaeran , Oxford azterketa.
- Hautazkoak: Frantsesa atzerritar bigarren hizkuntza bezala eskaintzen da.
