El Pilar Ikastetxeak, Mariaren Lagundiko ikastetxeak, beste urrats bat eman nahi du eta energia berriztagarrien alde ere apustu egin nahi. Ingurumen-konpromiso hori betetzeko, El Pilar Ikastetxeak 28,8 kW-eko potentzia duen autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat instalatu du. Eguzki sistema fotovoltaikoaren helburu nagusia ikastetxean bertan energia sortzea da, modu honetan gure ikastetxea jasangarriagoa bihurtuz.
Energia fotovoltaikoa energia garbia da eta ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen. Hau dela eta teknologia honek energia eredua aldatzen laguntzen duela ziurtatu behar dugu, eraginkorrago eta iraunkorrago bihurtuz. Jarduera hau Europar Batasuneko funtsen laguntza publikoari esker egin da. Laguntza hau Euskal Autonomia Erkidegoan energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertsioak egiteko diru laguntzen lehen deialdian onartu izan da. 6.313,32 €-ko diru laguntza hau Next Generation funtsen bidez kofinantzatuta izan da.