El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

Educamos Sarbidea

Hautatu hizkuntza

Zerbitzuak

Oxford Test of English

2018an, Pilar Ikastetxea OXFORD TEST OF ENGLISH (OTE) ZENTRO AZTERTZAILE  bihurtu zen, eskualdeko baimendutako zentro bakarra. Gure ikasleei eta gizarteari, oro har, Oxfordeko unibertsitate ospetsuko azterketak eginik ziurtagiri ofizialak lortzeko aukera eskaintzen diegu. 

Oxfordek bi azterketa eskaintzen ditu zure ingeles maila modu erraz, azkar eta merke batean ziurtatzeko:

  • Oxford Test of English:  A2, B1 edo B2 maila lortzeko
  • Oxford Test of English Advanced:  B2 edo C1 maila lortzeko (2024ko berrikuntza)

Azterketak %100 online dira, eta lau konpetentziak 4 modulutan aztertzen ditu: SPEAKING (ahozko adierazpena), LISTENING (entzumen-ulermena), WRITING (idatzizko adierazpena) eta READING (idatzizko ulermena) 

Gainera:

•    Probaren emaitzak 14 egun barru daude eskuragarri.
•    Ziurtagirian, gaitasun bakoitzaren nota, zenbakizko nota orokorra eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB) duen baliokidetasuna jasotzen dira.
•    Moduluak banaka errepika daitezke, eta txostenak beti erakutsiko du azken emaitza.
•    Titulua beti dago eskuragarri webgunean, deskargatzeko.
•    Hezkuntza-erakunde publiko zein pribatuek onartzen dute ( adib: EHU, UNED, Deustuko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, etab.)
•    ERASMUS programetarako onartutako titulua da.


Ikastetxeak urtero ekainean deialdi bat antolatzen du gure 4. DBHko eta 6. LHko ikasle guztientzat. Horretaz gain, urtean zehar 3 deialdi antolatzen ditugu izena eman nahi duten guztientzat (otsaila, ekaina eta urrian).

 

El Pilar Ikastetxea. Centro Examinador

2025-26 Matrikula