Haur Hezkuntza
Elkarrekin bideari ekinez
Eleaniztasuna
- Euskarazko D eredua, haur bakoitzari egokitutako murgilketaren bidez.
- Ingelesaren hasiera 3 urtetik aurrera.
Harrera pertsonalizatua
- Tutoreen harrera eta jarraipen pertsonalizatua.
- Familiekiko etengabeko harremana eta lankidetza.
- Haurren ongizate fisikoa, emozionala eta hezkuntza zaintzen ditugu.
Proiektuka lan egiten dugu
Eguneroko bizipenetatik eta haien interesetatik abiatuta, lana antolatzen da, haurrak ikaskuntzaren benetako protagonistak eta eraikitzaileak izan daitezen, haien jakin-mina sustatuz, eta jolasaren eta manipulazioaren bidez mundua deskubrituz eta ikertuz.
Ingeleseko Phonics metodoa
- Haurrei modu multisentsorialean irakasten dien metodo fonetiko sintetikoa da : irudiaren, mugimenduaren eta soinuaren bidez jarduerak eskainiz .
- Haurrei irakurtzen eta idazten hasteko oinarrizko kode alfabetikoa erabiltzen irakasten die.
Haur Hezkuntza hezkuntza-sistemaren lehen etapa da. Etapa goiztiar honetan ezartzen dira haurraren garapen integralerako oinarriak, dimentsio guztietan, ikuspegi globalizatu baten bidez. Etapa honetan, familia eta eskolaren arteko lankidetza estuaren oinarriak ezartzen ditugu. Gure helburua haurren garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektualean laguntzea da.
Izaera hezitzailea du: zailtasunen konpentsatzailea eta esperientzien estimulatzailea.
Etapako komunikazio-hizkuntza euskara da. D eredua. Hainbat esparrutan lan egiten eta esperimentatzen dugu: artistikoa, musikala, linguistikoa, matematikoa, emozionala, gorputzekoa, beti ere ikaskuntza kooperatiboa gure programaren ardatza izanik. Une bakoitzean haur bakoitzaren erritmo pertsonala errespetatzen dugu.