El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

Educamos Sarbidea

Select your language

Lehen Hezkuntza

Pertsona gaituak eta konprometituak prestatzen ditugu

Eleaniztasuna

  • D eredua etapa osoan.
  • Arte-hezkuntza ingelesez.
  • Ingeles mailako azterketa ziurtagiri ofizialarekin (Oxford Test Of English) etapa amaitzean.

Snappet. Ikaskuntza pertsonalizatua eta egokitzailea.

  • Snappet, ikasgai guztietarako metodo interaktiboa, moldagarria eta kurrikularra etapako lehen mailetan.
  • Snappet metodoaren ebaluazioa jarraitua da. Egokitzapen-teknologiak ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta praktika pertsonalizatzen ditu, maila guztietan arrakasta izateko; bai mailan daudenei, bai pixka bat gorago edo beherago daudenei.

Metodologia aktiboak: proiektuen araberako lana eta metodologia kooperatiboa

  • Irakatsi eta ikasteko estilo horri esker, ikasleek bizitza errealeko trebetasunak zabal ditzakete eta arazoei eta erronkei aurre eginez ikas dezakete.
  • Ikaskuntza kooperatiboari esker, harremanak, lidergoa, komunikazioa, gizarte-trebetasunak eta ikaskuntzaren pertsonalizazioa sendotu daitezke.

Gaitasun digitala

  • 1x1 proiektua, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik sistematizatua. Gailu eta tresna digitalen erabilera orokorra: lizentzia digitalak, Moodle, Office 365, etab.
  • IKTak behar bezala erabiltzeko prestakuntza eta horien bidez ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesua pertsonalizatzea.

Lehen hezkuntzaren helburua ikasleek beren gaitasunak modu integralean garatzen dituztela eta bizitzan zehar beharko dituzten oinarrizko gaitasunak eskuratzen dituztela bermatzea da. Ikasleei honako ikasketa hauek errazten dizkiegu: ahozko adierazpena eta ulermena, irakurketa, idazketa, kalkulua, kulturaren eta elkarbizitzarako ohituraren oinarrizko nozioak bereganatzea, bai eta ikasketa eta lana, zentzu artistikoa, sormena eta afektibitatea ere.

Etapa sei ikasturtetan egituratzen da eta izaera orokor eta integratzailea izango duten arloetan antolatzen da. Etapako komunikazio-hizkuntza euskara da. D eredua.

Gure ikasleek ingelesez duten hizkuntza-gaitasuna garatzeko, Hezkuntza Artistikoaren arloa hizkuntza horretan ematen da.

Gure ezaugarriak:

  • Irakaskuntza pertsonalizatua.
  • Balioetan heztea.
  • Lan kooperatiboa.
  • Tutoretza pertsonalizatua.
  • Proiektukako lana
  • Orientazio Departamentua; etengabeko aholkularitza eta jarraipena

Jarri harremanetan gurekin

Izena
Email-a
Mezua

Berrikuntza proiektuak

Jarduera osagarriak

Irakasle taldea

Blogak

Egutegiak eta ordutegiak

  • etapa primaria g1
  • etapa primaria g10
  • etapa primaria g2
  • etapa primaria g3
  • etapa primaria g4
  • etapa primaria g5
  • etapa primaria g6
  • etapa primaria g7
  • etapa primaria g8
  • etapa primaria g9