El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun
Educamos Sarbidea

Select your language

El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

Bigarren Hezkuntza

Ikaskuntza Prozesuan Protagonistak

Eleaniztasuna

  • Euskara komunikazio-hizkuntza etapa osoan.
  • Hainbat ikasgaitako gaiak ingelesez ematen dira.
  • Ziurtagiri ofiziala duen ingeles mailako azterketa (Oxford Test Of English) etapa amaitzean.

Pertsonalizazioa

  • Eskola inklusiboa gara, eta aniztasuna balio gisa ulertzen dugu.
  • Errefortzu-programak, programazio egokituak eta berariazko. hezkuntza-premiak dituzten ikasleentzako laguntza-gela ditugu.

Gaitasun Digitalak Dituzten Ikasleak

  • 1x1 programa etapa osoan finkatuta.
  • Gailu eta tresna digitalen erabilera orokortua: lizentzia digitalak, Moodle, etab.
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak modu egokian erabiltzeko prestakuntza.

Mundua eraldatzen duten ikasleak

  • Barnetasun tailerrak etapako maila guztietan.
  • Garapenerako Hezkuntzaren proiektuaren bidez, GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) lantzeko ekintzak programatzen ditugu.
  • Solidaritate kanpainak, baloreak landu,...

Bigarren Hezkuntzan, ikasleak egoera konplexuei modu kritiko eta arduratsuan erantzuteko prestatzen dituen  pentsamendu-kultura sustatzen dugu.

Teknologiak gero eta gehiago erabiltzen dira ikasgelan, eta, aldi berean, gailuen erabilera egokia azpimarratzen da.

Gizarte-konpromisoa sustatzen duten jarduerak sortzen ditugu, eta, horrela, mundua hobetzea amesten duten nerabe sentikorrak hezten ditugu.

Prestakuntza akademiko sendoa eskaini  diegu ikasleei, eta gure ikasleak hezi nahi ditugu, bizitzan markatzen diren helburuak lortzeko, zailtasunak gainditzeko, gauzatuta sentitzeko eta arlo pertsonalean zein profesionalean zoriontsu izateko aukera emango dieten balioak, ezagutzak, gaitasunak eta oinarrizko trebetasunak eskura ditzaten.

Etapa honetan, gure esku-hartzearen ezaugarrietako bi dira: ikasleei gertuko eta banakako tratua ematea eta aniztasunari arreta ematea.

Jarri harremanetan gurekin

Izena
Email-a
Mezua

Berrikuntza proiektuak

Jarduera osagarriak

Irakasle taldea

Blogak

Egutegiak eta ordutegiak

2023-24 Matrikula