El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

Educamos Sarbidea

Hautatu hizkuntza

Garapenerako Heziketa

Pertsonak hezten ditugu, mundua aldatzen dugu. Horretarako behar duguna hauexe da: " Bizitzan eta bizitzarako heztea".

FISC-ak, Mariaren Lagundiko GKEak, gelatik haratago konpromiso eta solidaritatea bizitzeko aukera ematen digu, proiekzio soziala ahalbideratzen duelarik.

Gure  heziketan oso presente daude gizarte eta ingurumenarekiko erantzukizuna; gure planetaren, gizon eta emakume guztion eta norbanakoen ongizatea da helburu.

Garapenerako Heziketarako proiektu honen bidez eta metodologia eta gaitasun estrategiak aplikatuz, gizarte bizigarri eta bihozberagoa eraikitze lanetan modu aktiboan inplikatzen gara.