Barnetasunerako heziketa izan da gure heziketaren konstante bat. Lestonnac-eko Santa Juanak, gazte-gaztetatik zera entzun zuen: “Sugarrari ez iezaiozu itzaltzen utzi”. Esaera hau, mantra bat izan da guretzat.
Barnetasuna, gure emozio, sinesmen, sentipen eta pentsamenduek gorputzarekin bat egiten duteneko espazioari deitzen diogu; horrela, geure burua izaki bateratu gisa sentitu ahalko dugu.
Hezkuntza Komunitatearen barne dimentsioa zaintzen dugu; barruan geure barne-munduan gertatutakoak pertsonaren dimentsio guztien garapen egokirako ezinbestekoak direla uste dugu.
Barnetasunaren Heziketarako “i Proiektua” gure ikastetxe guztietan presente dago. Proiektu hau bakoitzaren bizipen pertsonaletatik abiatzen da, eskolako egunerokotasunean eta gure erakusteko moduan honelako heziketa praktikak integratu daitezen: arnasketa, erlaxazioa, isiltasuna, keinuak, transzendentziarako irekitasuna.. gizakion barne dimentsioaren kontzientzia garatu dezagun.
El Pilar ikastetxean ikaslearen adinera egokitutako esperientziaz baliatuz, arlo guztietan egunero dinamika ezberdinen bidez dinamika anitzak lantzen dira. Maila guztietan egunero erlaxazioari eta arnasketari uneak eskaintzen zaizkio. Bestalde, DBHn Barnetasun Tailerrak garatzen dira. Bertan, ikasleek egun bateko saio trinkoen bidez emozioak eta espiritualtasuna landuko dituzte.