El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

El Pilar Ikastetxea Mariaren Lagundia Irun

Educamos Sarbidea

Hautatu hizkuntza

1x1 Proiektu Teknologikoa

Ikastetxeko 1x1 proiektua, gure Digitalizazo Planaren barruan kokatzen da eta hau, aldi berean, Mariaren  Lagundiko teknologia berrien integrazioa lortzeko garatzen ari den proiektu globalago batean barruan dago. Mundu digitala gure bizitzako esparru guztietan dagoen errealitatea da, eta ikasgeletan modu sistematiko eta berritzailean txertatu behar dugu.

Ikasleak rol aktiboagoa duen, informazioa kontsumitzera mugatzen ez den eta ezagutza ere sortzen duen aldaketa nahi dugu.

Gelako ikasle guztiek gailu bat duten 1x1 ereduak  abantaila ugari eskaintzen ditu: irakaslearen esku dauden baliabideen aniztasuna,  ikasleentzat erakargarriago eta motibagarriago diren saioak, elkarlaneko inguruneetan lan egiteko aukera ematen du, lan kooperatiboa bultzatuz.

Azkenik, etorkizunean lan eremuan beharrezkoak izango dituzten eta hezkuntza legeek eskatzen dituzten gaitasun digitalak garatzeko aukera ematen du, 

Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntza 4. mailara arte ezarrita daukagu.