Bizitzan eta bizitzarako hezten
El Pilar Ikastetxeak 100 urte darama hezkuntzaren alde lan egiten Irunen.
Signa, Mariaren Lagundiaren Hezkuntza Proiektuan oinarritua, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen kalitatezko hezkuntza-proposamena egiten dugulako erreferentziazko ikastetxea gara hirian. Gure ikasleen garapen pertsonala eta haien gaitasun intelektual eta humano-afektiboak bultzatzen ditugu, mundu hobea, bidezkoagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta gizatiarragoa eraikitzen lagun dezaten.
Horrek ikaskuntza aktiboa eskatzen du, non ikasleak beren prozesuaren protagonistak diren, eta hezitzaileak lider bihurtzen diren: beren jakin-mina piztuz, inspiratuz eta motibatuz, errealitatearekin konektatuz, gelak mundura zabalduz, eta etorkizuneko gizartea prestatuko duten proiektuetan lan eginez.