Jangela

Ondorengo zerbitzuak barneratzen dira: jangela, jolas-garaia, ikasketa garaia eta lo-kuluxkarako garaia txikientzat.

Enpresa: Auzolan

Jangela zerbitzuko  arduraduna: Mª José Hernández

Eguerdian, ikasleak jarrera egokia eduki beharko dute arauak betez eta begiraleen esanari jaramon eginez.  Arauak ez betetzeak zerbitzu hau behin behineko edo behin betirako uztea ekarriko du.
JANGELAKO ARAUDIA

  • Jangelarako sartu-irtenak lasaitasunez eta ordenean egingo dira, lasterka egin gabe eta oihurik egin gabe.
  • Jangelan sartutakoan ikasle bakoitzak bere begiraleak esandako leku berean eseriko da beti eta eseri aurretik jokuak, motxilak… jangelatik kanpo utzi beharko ditu.
  • Bazkaltzerakoan ikasleak eserita egongo dira altxatu gabe.
  • Mahaian jarrera desegokiak ez dira onartuko.
  • Mahai-tresnak era egokian erabiliko dira eta  ez da janaria eskuekin inoiz hartuko.
  • Ikasleek minimo gisara ezarrita dagoen janaria jan beharko dute.
  • Ikasleek errespetuz jokatu beharko dute denbora tarte honetan zaintzen dituen langileriarekin (begiraleak, garbiketako langileak...)
  • Astero mahaiko arduradun bat izendatuko da (Lehen Hezkuntzan eta DBHn)
  • Ikasleren batek dieta berezia behar badu osasun arazoak direla medio, Ikastetxeko idazkaritzan ziurtagiria aurkeztu beharko du familiak.
  • Jangela garaian ikasleek ezin dute Ikastetxeko eremutik atera, ez bada justifikatua dagoen arrazoi batengatik edo guraso edo begiraleak baimendu dutelako.
  • Haur hezkuntzako ikasleek zerbitzua erabili ahal izateko  behar den autonomi maila erakutsi beharko dute.

     Aurretik aipatu diren arauak betetzen ez badira jarraibidea hau da:

  • Ikaslearekin hitz egin bere jarrera alda dezan.
  • Familiei jakinarazi.
  • Jarrera desegokia errepikatzen denean ikastetxeko Zuzendaritzak erabakiko du zer egin (jangela ez erabiltzea hiru egunez).
  • Berriz ere errepikatuko bailtz ezingo luke jangela zerbitzua gehiago erabili.