Pribatutasun Politika

INFORMAZIO LEGALA

www.mlagundiaelpilar.org web orria El Pilar Ikastetxearen titulartasuna da, eta Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko  34/2002 Legeak, maiatzaren 30eko 13/2012 Errege-dekretu-legeak, eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera erabiltzaileari Informazioa emateko arauek jarritako baldintzak betetzen ditu.

NOrtasun datuak

Izena: El Pilar Ikastetxea

C.I.F: R2000147E

Helbidea: Aranzate Jauna, 1, 20304, Irún, Gipuzkoa. Telefonoa: 943621700

E-Posta: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

URL: www.mlagundiaelpilar.org

Lege Oharra

Datuen babeserako eta informazioaren eta merkataritza elektronikoaren gizartearen zerbitzuei dagozkien legedien arabera, erabiltzaileak Webgunean edo El Pilar Ikastetxeari bere zerbitzu batzuetara sartzeko emandako datu pertsonalak El Pilar Ikastetxearen titularitateko fitxategietan gordetzea onartzen du, eskatutako zerbitzuak eskaini ahal izateko, Webgunean zerbitzu pertsonalizatuak eskatzen dituzten erabiltzaileen identifikazio zuzenerako, administraritzako oinarrizko eginkizunak kudeatzeko, eta El Pilar Ikastetxearekin zerikusia duten berriei, produktuei eta zerbitzuei buruz informatuta mantentzeko, mezu elektroniko bidez edo beste bitarteko bat erabiliz.

Mezularitza elektroniko edo parekide den bide batez merkataritza helburua daukaten komunikazioen kasuan, erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bide hori baliatuz publizitatea bidali dakion. 

El Pilar Ikastetxeak bere gain hartzen du izaera pertsonala duten datuak isilpean gordetzeko, konfidentzialtasunez tratatzeko eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, edo bestelako legediak erabakitakoak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz ezartzen dituen neurri teknikoak, antolaketazkoak edo seguritatekoak hartzekoa ere datuen galera, aldaketa, trataera edo sarbide autorizatu gabea eman ez daitezen.

Asteriskoa (*) daramaten eremuak edo derrigorrezko markaturikoak, derrigorrezko izaera daukate, eskaturiko informazioa kudeatzeko gutxieneko informazioa behar baita, eta hori gabe, eskaturiko zerbitzua garatzea ekidin egingo litzateke.  Gainontzeko eremuetan erantzuna norberaren eskumenekoa litzateke.  

Erabiltzailearen ardura izango da emandako datuen egiazkotasuna ziurtatzea, El Pilar Ikastetxearen eskumena izanik egiazkoak ez diren datuak eman dituen erabiltzailea zerbitzuetatik kanpo uztea. Horretaz gain, egoerak hala eskatuz gero Zuzenbideak ezarritako beste neurri batzuk hartu ahalko lirateke.

Edozein erabiltzailek abian jar ditzake sarbide, zuzenketa, deuseztapen edo aurkakotasunerako eskubideak, beti ere idatziz eginez eta bere NANaren fotokopia aurkeztuz, zehaztuz ze eskubide gauzatu nahi duen El Pilar Ikastetxea, Aranzate Jauna, 1, Irun 20304ra zuzenduz.