Pastoral Proiektua
|
Pastorala, eskolak ebanjelioaren balioetan oinarritutako heziketa prozesuari deritzogu; Jesukristok pertsonaren topaketari bide ematen dio, bere hazkundean lagunduz eta gizarteratzeko prozesuan prestatuz. Gure Pastoral proposamenak dimentsio askori heltzen die: barnetasuna, jaunartzearen zentzua, konpromisoa, solidaritatea, ospakizunak... Heziketa markoan bizi izatera eta Proiektu komun partekatu batetan bizi eta parte hartzera deituta sentitzen diren guztiei irekita dago. |
Bere ezaugarrietako batzuk hauek dira:
- Pertsona, heziketaren gunea.
- Komunitatea, bizikidetza eta harreman gunea.
- Ikasleen talde eta banakako laguntza pertsonala.
- Bereizkuntza pertsonala eta barnetasuna.
Eskola eremuan eta egiten ditugun eskaintza eta proposamenen bidez aditzera ematen dugu kristau eskolak garela.
Ikasleei zuzendutako ekintzak:
- Irakaskuntza erlijiosoa.
- Ospakizunak.
- Kristau konbibentziak.
- Tutoretza ekintzak.
- Garapenerako heziketa eta solidaritatea.
- Barnetasunaren heziketa
- "Egun onak” hausnarketa unea eta norberen topagune aldi bezala.
Eskolaz kanpoko eremuan, espazio osagarri eta pribilegiatu baten inguruan fedearen hazkundearen laguntza, ondorengoa eskainiz:
- Sakramentuen prestaketa eta ospakizuna.
- Boluntarioak.
- Lestonnac Taldeak.
- Humanismoa Artea eta Espiritualtasuna (AHE-a).
- Mariaren Lagundiko laikoen sarea.