Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza gure heziketa sistemaren lehenengo urratsa da.
Hasierako etapa honetan haurraren garapen egoki baten eta ondorengo etapen oinarriak ezarriko dira. Garai honetan ere eskola eta familiaren arteko lankidetza estu baten funtsak sortuko dira.
Etapa honen helburua haurraren dimentsi guztiak, fisikoak, afektibo-emozionala, harremanezko soziala eta kognitiboa , bere osotasunean lantzea da.
Hezigarria da, haurrarengan zailtasunak gainditu eta esperientzia berriak suspertu nahi ditu. Haur Hezkuntzako komunikazio hizkuntza euskara da. D eredua
Lana haurrek dakartzaten esperientzia eta interesetatik abiatuta antolatzen dugu, ikaskuntza prozesuaren protagonista haurra bera izanik. Ikasleen jakinmina sustatuko dugu eta ikasleak berak ikerketa, joku eta manipulazio bidez eraikiko du bere ezagutza.
Metodo fonetiko-sintetikoa da. Zentzumen ezberdinen bidez , ( irudiak, mugimenduak, soinuak) irakasten du. Haurrei oinarrzko alfabeto kodea erabiltzen irakasten die, ondorengo irakurketa eta idazketa prozesuan lagungarria izango delarik. |
|