Ikastetxearen Historia

Mariaren Lagundiaren titularitzapean 1923an, Irungo EL PILAR ikastetxea sortu zen, hiriko neskek ikastetxe katoliko batean ikasteko aukera izan zezaten.

Bere sorreran Mariaren Lagundiko bi egoera esanguratsu batzen dira. Alde batetik, Lagundiaren Gobernuak Ciudad Real-eko etxea itxi zuen, arrazoi ekonomiko eta Donostiako etxerarekin zegoen distantzia zirela bide; eta bestetik, Irunen ikastetxe bat irekitzeko baimen-eskaera, Prundecia Arbide andereak Donostiako etxean aurkeztutakoa hain zuzen ere.

 

Historian zehar ikastetxeak izan dituen “mugarri” esanguratsuenak, aldian aldiko egoerara egin diren egokitzapenen isla izan dira.

+ 1923tik 1971a bitartean bi instituzio izan ziren: eskola eta doako eskola. Azken hau, gizartearen planteamendu berrien ondorioz desagertu egin zen.

+ 50eko hamarkadan lehen irakasle laikoak hasi ziren lanean, urteekin kopurua eta Lagundiak duen Proiektuarekiko atxikipena aregotu delarik.

+ Mugako-hiri izanik, 1956. urtean, behar berri bati erantzungo dio gure eskolak: hizkuntz-eskolako ikasleentzat bizilekuaren irekitzea. Eta honekin batera, aduana enpresetako beharrei erantzunez lan-batxilergoa inplementatzen da 1976 arte.

+ Legeak aldatuz doazen heinean hezkuntza-maila ezberdinak ere egokitzen joan dira: aurre-eskola – OHO – Batxilergoa, OHOk eta BBB-k  ordezkatu zituzten eta beranduago  Haur Hezkuntzak – Lehen Hezkuntzak eta Bigarren Hezkuntzak.

+ 1974-75 barnetegia desagertu eta 4 eta 5 urtetan baterako-hezkuntza jarriko da abian; pixkanaka goruntz joango da, 80ko hamarkadan heziketa mistoko ikastetxea osatuko delarik.

+ 1985 ean, hezkuntza elebiduna inplementatuko da ( B eredua: lanaldiaren erdia gazteleraz eta beste erdia euskaraz) Haur Hezkuntzako 4 et 5 urteko geletan. Pixkanaka areagotuz joan zelarik.

+  2003-2004 ikasturtean ikastetxe integratua da Haur Hezkuntzatik ( 2 urte) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.maila arte. 2012-2013 ikasturtean 2 urteko 3. ikasgela baimentzen da.

+ Gure ikasleen euskalduntze prozesuarekin aurrera egin nahian 2013-2014 ikasturtean D eredua baimentzen da Haur Hezkuntzan  hasi eta Lehen Hezkuntzako 4.maila bitartean, eta pixkanaka gorantz doa beste mailetara.

+ 2014ko udan, ikastetxearen eraberritze-obren planari ekin zitzaion, fatxada nagusia eraberrituz.