Familia - Eskola Harremanak
Familia eta Eskola haurren hezkutzaren oinarrizko ekintzaile arduradunak dira.
Irakaskuntza- ikaskuntza prozesuetan, familien inplikazioak eragin zuzena du ikasleen errendimenduan, helburuen lorpena erraztu ezezik, segurtasuna eta konfidantza ere ematen dutelako.
Halaber inplikazio honek gurasoek eskolarekiko dituzten jarrera positiboagoak sortzen ditu. Beharrezkoa eta ezinbestekoa ikusten dugu beraz, familia guztien parte- hartze eta lankidetza.
Eskolatze guztian zehar ikasle eta guraso guztiekin elkarrizketa eta aldizkako bileren bitartez harreman pertsonala eduki nahi dugu, ikaslearen orientazioaren arlo guztiak ( pertsonala, eskolakoa, akademikoa eta profesionala) barne hartzen dugularik. Era berean ikastaldearen ezaugarri, irakaskuntza jarduera, jarduera osagarri eta emaitza akademikoei buruz informazioa helarazten zaie familia guztiei.