Eginkizuna, Ikuspegia, Baloreak
EGINKIZUNA
Gure ikastetxearen izatearen arrazoia garaian-garaiko pertsona arretatsua eta osoa hezitzea da, heziketa honek Santa Juana Lestonnacek zuen kristautasunezko-ikuspegia hartzen du aintzakotzat.
IKUSPEGIA
Irunen eta ingurunean erreferentzi izan nahi dugu:
- Proiektuetan oinarritutako berrikuntza sustatzeagatik.
- Metodologia kooperatiboa, UDIak (gaitasunak, atazak ), Barnetasun proiektua, eleaniztasun proiektua, plataforma digitalak,… erabiltzeagatik.
- Ikastetxean familien parte hartzea eta inplikazioa areagotzeagatik.
- Ekonomikoki bideragarriak izateagatik, dauzkagun baliabideak arduraz erabiliz.
- Mariaren Lagundiaren proiektuarekin langileek daukaten atxikipenarengatik.
BALOREAK
Gure intereseko taldeekin harremantzeko kontuan hartzen ditugun baloreak.
Errespetua
Pertsonari besteen nolakotasunak eta eskubideak aitortzea, prezatzea eta baiestea ahalbideratzen dion balorea. Elkarbizitza eta elkarrizketa sustatzeko balore nagusitzat hartzen da.
Gardentasuna
Konfiantzaren sortzaile, non gauden, zer daukagun eta zer lortu nahi dugun jakiteko.
Gure intereseko taldeek gure ekintzak, gure lorpenak, gure alde sendoak eta gure hobetu beharreko alderdiak ezagutu behar dituzte.
Nor garen, zer egiten dugun eta zer lortu nahi dugun jakinarazi nahi dugu.
Osotasuna
Hartutako erantzunkizunekin, adostasunekin eta instituzio-eginkizunekin jarrera zentzuduna edukiz.
Zintzotasuna. Jokabide zuzena.
|
|