Metodologia aktiboak

Gure identitate ezaugarrietako bat pertsonalizazioa da. Hortik, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza da. Pertsonalizazio hori lortzeko Mariaren Lagundiko hezitzaileek “laguntzen duen, integratzen duen eta hazi arazten duen erlazio batetik” hezi egiten dituzte ikasleak.

Ikaste-irakaste prozesua era ezberdin batean egiten da gure geletan, eta prozesu horren protagonista ikaslea da beti.

Ikaste-irakaste modu honek ahalbideratzen du ikasleak bizitza errealeko trebetasunak azal ditzan eta problemei eta erronkei aurre egiten ikas dezan.

Gure programazioek gaitasun, konpetentzia eta inteligentzia ezberdinak garatzen dituzte gure ikasleetan. Beraien bidez honakoak bultzatu nahi ditugu: arrazoibide kritikoa, sormena, errealitatearen ikuspegi holistikoa, ikasketaren autorregulazioa suspertzea, taldean lana egiteko ohitura garatzea, ikasten ikasteko gaitasuna eta arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko trebetasuna.

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikaskuntza kooperatiboak ahalbideratzen du erlazioak, lidergoa, komunikazioa, trebetasun sozialak eta ikaskuntzaren pertsonalizazioa indartzea. Elkarrekin lan egiten dugu helburu komunak lortzeko.

Ikaskuntza kooperatiboaren ezaugarriak honakoak dira:

- Interdependentzia positiboa.

- Norbanakoaren erantzukizuna.

- Pertsonen arteko eta talde txikiko trebetasunen garapena.

IKT BERRIKUNTZAK

Informazioa tratatzeko erremintak integratzeak ahalbideratzen digu metodologia aldaketa eta laguntzen digu ikaslea bere ikasketaren eragile bihurtzen. Horrela, ikasleak zentzu kritikoa eta bereizteko gaitasuna garatu ahal ditu.

 

Gure  ikastetxean  Teknologia Berrien integrazioa bermatu nahi dugu. Hori dela eta Lehen hezkuntzako lehenengo mailetan talde kooperatiboetan  “tablets “  erabiliz lan egiten dute, Lehen Hezkuntzako  4. mailatik aurrera portatilak erabiltzen dituzte, eta DBHn 1x1 proiektua garatzen da.

  • IKT heldutasun maila ertaina 16-17 ikasturtean lortu genuen
  • 17-18 ikasturtearen hasieran Sare Hezkuntza Ikastetxea garela baieztatu digute.

Honek eskolako formakuntza teknologikoan eta eskolako birtualizazioan aurrera egiteko lagunduko digu.

Berrikuntza proiektu honen helburua da irakaste-ikaste prozesuan material eta baliabide digitalak prestatu, horiek gelan erabili eta hori burutu ahal izateko prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea.