Hizkuntza proiektua
Munduari zabalik dagoen hezkuntza batetik gure Hezkuntza Proiektuaren ildo pedagogikoa bultzatzen dugu: “Bizitzan eta bizitarako hezi”. Hizkuntzen ikaskuntza hizkuntza gaitasunaren garapenetik irudikatzen dugu. Gaitasun horrek pentsaera egituratzen du eta bestelako ikaskuntzen giltza da. Gure ikasleak munduari zabaltzeko eta bizi dugun globalizazioari aurre egiteko behar dituzten abileziak garatzen ditugu. |
|
Eskolako helburu nagusienetariko bat pertsona eleanitzak heztea da, euskara eta gaztelania ezezik atzerritar hizkuntza batean behintzat ere gaitasuna dutenak.
- Gaur egun ikastetxeko errealitate linguistikoa honako hau da:
- D eredua: 2 urtetik DBHko 1 .mailara. De ereduaren ezarpena 2019-20
ikasturtean burutuko da
- Ingelesaren hastapena 3 urteko geletan: Jolly Phonics metodoa erabiliz
- Lehen hezkuntza:
- Arte hezkuntza arloa ingelesez burutzen da.
- LHko 4. milatik aurrera elkarrizketa laguntzaile atzerritarra ( Lakunza Akademia)
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
- Bio/ Geo, Física-Kimika eta Geografía eta Historiako zenbait gai ingelesez ematen dira.
- Elkarrizketa laguntzaile atzerritarra ( Lakunza Akademia), maila guztietan.
- Hautazkoak: Frantsesa atzerritar bigarren hizkuntza bezala eskaintzen da.