IRUN, GURE HIRIA PROIEKTUA

Aurten, Lehen Hezkuntzako 3. mailan, 1. hiruhilabetean, Naturako ikasgaian “Irun, gure hiria” proiektua aurrera eraman dugu.

Ikasle gehienak 8-9 urte daramatzate Irunen bizitzen, baina proiektu honi esker hainbat gauza ezezagunak ikasi dituzte, baita oso interesgarriak ere. Hemen eta hurrengo bideoan aurki ditzakezue gure ikasleek ikasitako hainbat datu interesgarriak.

Proiektu honen zehar, udal webgunean akats batzuk aurkitu zituzten. Horregatik, ikasleek eskutitz bat idatzi zuten eta udaletxera hurbildu ziren jakinarazteko web orria zuzendu behar zela.

Aste batzuk geroago, ilusio handia egin zien alkatearen gutuna jasotzea eta are gehiago poztu ziren bere bisitaren berri izan zutenean proiektu hau ezagutzeko asmoz.

Egia esan, hiri oso eder batean bizi gara, non leku interesgarri asko dauden bisitatzeko. Eta hori egingo dute. Gure ikasleek Irun arakatzen eta deskubritzen jarraituko dute!