Mariaren Lagundiko Nazioarteko II. Haur Hezkuntzako kongresua

“Elkarrekin, haurtzarotik etorkizuna eraikiz” lelopean, Mariaren Lagundiaren Haur Hezkuntzako II. Nazioarteko kongresua egingo da Azaroaren 3tik 5era.

Aurtengo edizioa online egingo da. Mariaren Lagundiak Haur Hezkuntzan elkarrekin egin beharreko bideak zehaztu nahi ditu, gaur egungo egoerari erantzuteko eta XXI. mendeko gaitasunak garatzen laguntzeko. Gure ikastetxeko haur-hezkuntzako bi andereñok parte hartuko dute.

Goi-mailako nazioarteko hizlarien hitzaldiak eta tailerrak izango dira. Programa osoa hemen kontsulta dezakezue.