OTSAILEAN, ENGLISH DAYS!

Otsailean, Inauteriak aurreko bi asteetan ENGLISH DAYS burutuko ditugu eskolan. Jarduera ezberdinen bidez ingelesaren ikasketa eta praktika sustatu nahi dugu.

DBHn hitzaldiak, jatorri ingeleseko pertsonen bisitak, zinema ingelesez, maketak eraikitzeko  tailerrak, etab. antolatuko dira. Haur eta Lehen Hezkuntzan, berriz, musika eta dantzaren bitartez ingeles kultura landu nahi dugu, Inauterietako ostiralean burutuko den jarduera   helburutzat harturik.