ESKOLA BARATZA PROIEKTUA 4 URTEKO GELAN

Urtero bezala Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek 1. hiruhileko honetan Eskola Baratza proiektua aurrera eraman dute.

Eskola baratza baliabide bikaina da ikasleek natur eta giza inguruneari gaineko esperientzia anitz izan ditzaten, besteak beste: natura eta gizakiaren arteko harremana hobeto ulertzeko; ingurumenaz arduratzeko eta ohitura egokiak praktikan jarri eta barneratzeko.

Horretaz gain, baratzaren bidez eskolarekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden gaiak lantzea ere ahalbidetzen du: matematika, natur zientziak, ikasleen arteko elkarlana eta denboraren garrantzia.

Beraz, baratza baliabide didaktiko oso egokia dela iruditzen zaigu ikasleen garapen pertsonala eta oinarrizko konpetentziak lantzeko ahalmena ematen digulako.

Jarraian, proiektuaren inguruko bideo bat ikus dezakezue.