EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN

Joan den abenduaren 5ean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikastetxean.

Egun honen helburu nagusia euskara zaindu eta goraipatzea da  Eskolan gure hizkuntzaz gozatzeko aukera paregabea izan zen.

Ordu batez, saioak gelditu genituen eta jarduera desberdinak antolatu genituen:

  • Haur Hezkuntzan eta 1. eta 2. LHn ipuin kontaketa desberdinak izan genituen 3. eta 4. DBHko ikasleen eskutik.
  • DBHko 1. mailako neska-mutilek 3. eta 4. LHko ikasleentzat betiko jolasak antolatu zituzten.
  • 2. DBHko ikasleek, LH 5. eta 6. mailakoentzat mahai jokoak prestatu zituzten.

Ikasle guztien inplikazioa eta parte-hartzea oso altua izan zen eta denek oso arratsalde polita pasatu zuten.

Hemen aurki dezakezue egun horretako bideoa.