ESKOLAKO IKASLEAK BEKADUN IZAN DIRA

Lucia Taberna, Iñigo Padilla eta Iñigo Elicechea ikasleak zoriondu behar ditugu, atzerrian ikasteko bekak lortu baitituzte.

Lucia Tabernak datorren ikasturtean Estatu Batuetan ikasteko eta familia batekin bizitzeko aukera emango dion Amancio Ortega Fundazioaren beka bat eskuratu du.

100 beka ematen dira Galizian eta beste 500 Estatuan, eta horietako bat Lucíarentzat izan da. Zorionak bene-benetan!!

Iñigo Padillak eta Iñigo Elicecheak, bestalde, Eusko Jaurlaritzak ingelesaren hobekuntzarako eskaintzen dituen Ingalaterran antolatzen diren  egonaldietan parte hartzeko beka bana lortu dute. Zorionak ere bikote honi!!