Pauso Berriak Aurkezpena

Marta Oronoz Biurrarena 2018ko otsailean hasi zen eskolan bere lan praktikak burutzen, ikastetxeak Pauso Berriak Programarekin elkarlanean ari delako.

Pauso Berriak ekimen bizi eta gogotsua da. Bere xedea adimen desgaitasuna duten pertsonak euren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da. Hala, ageriko eredu positibo eta sozialki eraldatzaileak sortzeko eta merkatu arruntean lanbideratze osoa lortzeko.

Azaroaren 22an Aquariumean proiektuarekin bat egin duten enpresa eta erakundeei eskerrak emateko  antolatutako ekitaldira eskolako bi pertsona, Marta eta bere gurasoak bertaratu ginen.

Hurrengo bideoan Martak Ikastetxean egiten duen lanaren laburpen bat ikus daiteke.