Maria Haurraren festa ikastetxean

Maria Haurraren festa joan den ostiralean, azaroaren 23an, ospatu genuen Ikastetxean.

Festa hau Mariaren Lagundiaren ikastetxe guztietan ospatzen da eta gure ikasleek ilusio handiz itxaroten dute.

Aste guztian zehar festa honen esanahia eta zentzua betetzen duten zenbait ekintza burutu ziren, besteak beste, ospakizunak, denda solidarioa, kilo kanpaina, goizeko gogoetak, eta abar.

Ostiralean bertan, ikasle guztiek eguna elizan ospatu eta gero, joko edo lehiaketa desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten: saskibaloi partiduak, "zuk bai balio duzula”, bingo, txutxe denda, tonbola eta aurpegi margoketa. Irakasleok zein ikasleok oso egun polita igaro genuen.

Egun honetan  bizi genuenaren adierazgarria ondoko bideoan daukazue.

Horretaz gain, Pastoraltzako taldekoek beste bideo hau prestatu dute aste horretan zehar egindako lanaren erakusgarri moduan.